4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA
Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 61/2013 prozedura
Miguel Ángel Esteras Pérez jauna, Zaragozako Lan arloko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Constantin Soarek eskaturik, gai arrunta dela-eta, Sadefer S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 61/2013 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da:
“Erabaki dut:
a) Betearazpenpeko alderdiaren, hots, Sadefer, S.L.ren kaudimengabezia deklaratzea 2.419,06 eurori aurre egiteko; kaudimengabezia behin-behinekoa da, ondorio guztietarako.
b) Jarduketak artxibatzea, liburu egokian idatzoharra egin ondoren, eta deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedurarekin jarraitzea, betearazpenpeko alderdiaren ondasun gehiagoren berri jakiten bada.
c) Inskriba bedi dagokion erregistroan.
Jakinaraz bekie alderdiei.
Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea azalduz (LJLaren 188. artikulua).”
Eta Sadefer, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Zaragozan, 2013ko maiatzaren 10ean.–Idazkari judiziala, Miguel Ángel Esteras Pérez.
Iragarkiaren kodea: J1307332