4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TARRAGONAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 373/2010 prozedura
Elena Cereza Bueno andreak, Tarragonako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut: Vasilica Gemanarrek eskaturik, epaitegi honetan 373/2010 espedientea tramitatu da Alfredo Garces e Hijos, S.L.L. enpresaren aurka, eta horren barrenean, epaitzan hitzez hauxe dioen epaia eman da:
Epaitza:
Osorik baiesten dut Vasilica Gemanarrek eta Joana García Canok Alfredo Garces e Hijos, S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa kondenatzen dut 5.236,94 euro ordaintzera, gehi urtean %10eko berandutza-interesa demanda jarri zen egunetik.
Ez da bidezkoa Soldatak Bermatzeko Funtsari buruz ezer berezirik erabakitzea, enpresaren kaudimengabeziak ekar ditzakeen legezko erantzukizunak galarazi gabe.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa, haren aurka erregutze-errekurtsoa jartzen ahal baita, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Sailari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean iragarrita, epaitegi honen bidez. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegian bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsogilea enpresa demandatua bada, errekurtsoa iragartzean frogatu beharko du kondenaren zenbateko osoa sartu duela Banesto bankuko 4210.0000.65.0373.10 kontuan, gordekina erakutsiz. Halaber, entitate bereko 4210.0000.34.0373.10 kontuan 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko du errekurtsoa jartzean. Ohartarazten da bi gordailuak egin ezean ulertuko dela errekurtsogileak atzera egiten duela.
Eta demandatuari, hots, Alfredo Garces e Hijos, S.L.L.ri, jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, eta jakinarazten diot ebazpenaren kopia eskuratzen ahal duela Lan arloko 2. Epaitegi honetako idazkaritzan.
Tarragonan, 2013ko maiatzaren 7an.–Idazkari judiziala, Elena Cereza Bueno.
Iragarkiaren kodea: J1307491