4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 179/2011 prozedura
Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:
Fundación Laboral de la Construcción fundazioak eskaturik, Goal Obra Pública, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 179/11 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da 2013ko maiatzaren 13an:
Erabaki dut: betearazpena aurrera egiteko, zordunari enbarga dakiokeen beste ondasun zehatzik ez dagoenez, artxiba eta itxi bedi prozedura hau beste tramiterik gabe eta egin bitez idatzohar egokiak erregistro-liburuetan.
Jakinaraz bekie alderdiei.
Aurkaratzeko bidea: zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da epaitegi honetako epaile magistratuari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, idazki baten bidez, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita (LPLaren 188. eta 189. artikuluak). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Banestoko bulego nagusian, 4191 kontuan, kontzeptu gisa “errekurtsoa” jarriz, eta jarraian “31 lan arloa-berrikuspena” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31 lan arloa-berrikuspena” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak. Idazkari judiziala.
Eta Goal Obra Pública, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Logroñon, 2013ko maiatzaren 13an.
Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.
Logroñon, 2013ko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.
Iragarkiaren kodea: J1307490