4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. Enkanterako deialdia. 277/2012 prozedura
Aida González Arce andrea, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria,
Francisco Javier Aldunate Tardío prokuradore jaunak eskatuta, Nafarroako Rural Kutxaren izenean eta hura ordezkatuz, Carlos de los Santos Mechoren, Lucencio de los Santos Mechoren eta José Bernardo de los Santos Piloren kontra bideratu den 277/2012 hipoteka betearazpenean, erabaki da ondoko ondasuna besterentzea enkante bidez:
• Etxea, 49 m²-koa, Milagroko San Babil kaleko 28an. Tafallako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 1.713. liburukia, 82. liburua, 136. orria, erregistroko 2.366. finka.
• Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 16.828,34 euro.
–Enkantea 2013ko uztailaren 18an eginen da, 10:00etan, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.
–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.
–Ondasun higiezinaren edukitza egoera: okupatu gabe dago.
Ediktu honek Carlos de los Santos Mecho jaunari jakinarazteko balio izanen du, non den jakiterik ez baitago, bai eta gainerako betearazpenpekoei ere, jakinarazpen pertsonalak huts egiten badu, legeak ezarritako moduan.
Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Tafallan, 2013ko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1306966