4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 136/2009 jabetza-hirugarrengotza
Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez –haren kopia dago bulego judizial honetan interesdunaren eskura–, Sonido, Iluminación, Electricidad de Navarra S.L.k eskaturik sustatutako 136/2009 jabetza-hirugarrengotza dela-eta, parte interesatuari zitazioa egitea erabaki da, non den jakiterik ez baitago, 2013ko uztailaren 19an ager dadin, 09:00etan.
Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Aitortza judizialaren proba egitearren, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatuak badira, haien legezko ordezkaritza duenak (notario-ahalordea edo eskritura erakutsita frogatuko du); ohartarazten da ez agertzeko justifikaziorik ez badu edo aitorpenik egin nahi ez badu, edo baietz nahiz ezetz erantzuteari uko egiten badio, behin eta berriz, errua aitortutzat jo daitekeela.
Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.
Eta Construcciones Lemuaz, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 24an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1307876