4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 106/2013 prozedura
Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: lanetik botatzeagatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000106/2013 betearazpen prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Honako zitazioa egiten zaio Soldecor Pavimentos Pamplona S.L.ri, idazkari judizialaren aurrean ager dadin 2013ko uztailaren 4ko 12:25ean, eta, bidezkoa bada, epailearen aurrean, 2013ko uztailaren 4ko 12:30ean, 104. judizio-aretoan (lehen solairua), alegatutako egitateak argitzeko (langilea berriz ez hartzea edo berrartze irregularra). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 30ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1308051