1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
812/2013 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 5ean emandako 291/2013 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2013ko gastua baimendu zen.
Martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, lana aurkitzea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2013. urtea baino lehenago onetsi ziren.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako moduan.
Dagoeneko ebatzitako baimen bat doitu behar da, hortaz, bidezkoa da inguruabar horretara egokitzeko aldaketaren ebazpena ematea.
Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 515/2012 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 5ean emandako 291/2013 Ebazpena aldatzea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2013ko gastua baimentzen duena. Hona hemen:
Honela dioen tokian:
–Enplegu zentro berezietako egokitzapen pertsonalaren eta sozialaren zerbitzuen esparruko lanbide jarduerarako laguntza unitateentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 20ko 2782/2006 Ebazpenak arautuak, diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 4202. zenbakia dutenak. Diru-laguntzek 900.000 euro egiten dute, “Enplegu plana. Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako” izeneko 15100 170001 4709 241109 kontu-sailaren kargura. Deialdia ebatzi ondoren, aurrekontutik sobratutakoa Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako diru-laguntzen deialdira gehituko da. Deialdi horrek 4201. zenbakia du diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentralean.
Honela behar du:
–Enplegu zentro berezietako egokitzapen pertsonalaren eta sozialaren zerbitzuen esparruko lanbide jarduerarako laguntza unitateentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 20ko 2782/2006 Ebazpenak arautuak, diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 4202. zenbakia dutenak. Diru-laguntzek 927.150 euro egiten dute, “Enplegu plana. Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako” izeneko 15100 170001 4709 241109 kontu-sailaren kargura. Deialdia ebatzi ondoren, aurrekontutik sobratutakoa Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako diru-laguntzen deialdira gehituko da. Deialdi horrek 4201. zenbakia du diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentralean.
2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dagoen kontu-hartzaile delegatuari igortzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 21ean–Zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F1307516