4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 657/2012 prozedura arrunta
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000657/2012 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Bertan zitazio hau egiten da:
2013ko ekainaren 25eko 12:15ean epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea beharrezkoa bada, 2013ko ekainaren 25eko 12:20an 104. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan.
Eta Colocaciones de Pavimentos Elizalde S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 13an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1307063