4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1439/2013 berehalako falta-judizioa
María Ángeles Ruiz de La Cuesta Muñoz andrea, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Fede eta lekukotza ematen dut: berehalako 1439/2013 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:
84/2013 epaia.
Iruñean, 2013ko otsailaren 21ean.
Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak ebasketa-falta bategatik Andoni Recio Labrazaren aurka, salatu gisa, bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1439/2013 berehalako falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.
Epaitza:
Andoni Recio Labraza kondenatzen dut, ebasketa-falta saiakera baten egilea eta erantzulea den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 6 euroko kuota (guztira 180 euro). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ere ordaindu behar ditu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta jasota geldi dadin eta Andoni Recio Labrazari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 8an.–Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1306926