108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 99/2013 epaia

Iruñean, 2013ko maiatzaren 8an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 14/2013 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Milagros Rodrigo Zapateriak sustatu du Construcciones Geser Navarra S.L.ren aurka (auzi-ihesean deklaratua), betebeharrak direla-eta. Auzi-jartzaileak Mercedes Hermoso de Mendoza ErvitiI prokuradore jauna izan du ordezkari eta Juan Carlos Alzaga Sieira legelari jauna laguntzaile.

Epaitza: osorik baiesten dut Mercedes Hermoso de Mendoza Erviti auzitegietako prokuradore andreak Milagros Rodrigo Zapateríaren izenean jarritako demanda, auzi-ihesean den Construcciones Geser Navarra S.L.ren aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila eta hogei euro eta hirurogeita hamar zentimo (2.020,70 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa baita. (PZLaren 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Construcciones Geser Navarra S.L.ri jakinarazpena egiteko balioa izan dezan, egun non den jakiterik ez baitago.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 9an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1306965