108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 460/2012 falta-judizioa

María Teresa Boveda González, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 460/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Marco Antonio Reneo Guerrero kondenatzea, mehatxu-falta batengatik, 20 eguneko isuna ordaintzera, 6 euro eguneko, hain zuzen. Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Falta bat izan denez, zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du, Kode Penalaren 53. artikuluak xedatzen duenez.

Marco Antonio Reneo Guerrero kondenatzea prozedura honetan eragindako kostuak ordaintzera, halakorik badago. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut, María Luisa Gorbacho Simón, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile naizen honek.

Eta jasota gera dadin eta Marco Antonio Reneo Guerrerori jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2013ko maiatzaren 21ean.–Idazkari judiziala, María Teresa Boveda González.

Iragarkiaren kodea: J1307446