4. PROZEDURA JUDIZIALAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
228/2003 konstituziokontrakotasun auzia, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko 6/2000 (Nafarroako Parlamentuaren) Foru Legearen 2.3 artikuluari dagokionez, Konstituzioaren 149.1.8 artikulua ustez hausteagatik
Konstituzio Auzitegiko osoko bilkurak, aurtengo maiatzaren 7ko autoaren bidez, erabaki du 228/2003 konstituziokontrakotasun auzia iraungi dela deklaratzea, bere objektua desagertu delako. Auzia Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salak planteatu zuen, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko 6/2000 (Nafarroako Parlamentuaren) Foru Legearen 2.3 artikuluari dagokionez, Konstituzioaren 149.1.8 artikulua ustez hausteagatik, eta 2003ko martxoaren 25ean onartu zen tramitatzeko (2003ko 83. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 7koa).
Madrilen, 2013ko maiatzaren 7an.–Konstituzio Auzitegiko osoko bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.
Iragarkiaren kodea: J1307308