108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Ediktua

Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Adrián Jaime Azanza jaunari egindako jakinarazpentzat har dadin (azken helbide ezaguna Iruñeko Teodoro Ochoa de Alda kaleko 3an du), aditzera ematen da Gobernuaren ordezkaritza honek, 2013ko apirilaren 25ean, ebazpen proposamena egin duela Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.1 artikuluaren kontrako ustezko arau-hauste batengatik irekitako 280/13 zehapen espedientearen gainean. Zehapena 400 eurokoa izan daiteke.

Era berean, ohartarazten zaio eskubidea duela espedientean agertzeko hamabost egun balioduneko gehieneko epean, baita bere eskubidearen alde egokitzat jotzen dituen alegazio guztiak aurkezteko ere.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 16an.–Idazkari nagusia, Valentín Velasco Carrasco.

Iragarkiaren kodea: E1307245