108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako antolamendu
xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena

Valtierrako Udalak, 2013ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioetan, eraikuntzak lurzatian duen gehieneko okupazioari dagokionez, hiri lurzoruko 4. eremuan eta lurzoru urbanizagarriko AR-1 eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aipatutako aldaketa.

14. artikulua. 4. eremua.

1.–Erabilera nagusia: bizitegiak.

2.–Erabilera bateragarriak: Hirigintza Arau Partikularretan zehaztuak.

3.–Jarduketa sistema: konpentsazioa, borondatezko birzatiketa.

4.–Lurzatiaren baldintzak:

4.1. Gutxieneko lurzati onargarria: dagoena edo ilarak. 150 m², binakakoak: 250 m², bakartuak: 350 m².

4.2. Lurzatiaren fronte gutxienekoa: dagoena edo 6 m.

4.3. Eraikuntzaren gehieneko okupazioa lurzatian: %80.

5.–Eraikuntzaren lerrokadurak: bideetatik 3 m atzeraemanda.

6.–Gehieneko solairu kopurua: II.

7.–Eraikinaren garaierak:

7.1. Beheko solairuaren garaiera, gehienez: 4 m.

7.2. Eraikinaren garaiera, gehienez (azken forjatuaren barnealdea): 7 m.

8.–Gehieneko sakonera eraikigarria:

8.1. Sakonera eraikigarria beheko solairuan: librea.

8.2. Sakonera eraikigarria goiko solairuan: librea.

9.–Eraikuntza tipologia: ilarako eraikuntza, binakakoa edo bakartua.

10.–Baldintza estetikoak: Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorra.

11.–Bolumen baldintzak: ikus Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorra.

12.–Ekipamenduen baldintzak:

12.1. Eraikigarritasuna: 1 m²/m².

12.2. Gehieneko okupazioa: %50.

12.3. Eraikuntza tipologia: librea.

12.4. Garaierak: librea.

Bakarrik ekipamenduetarako erabilera duten lurzatiendako dira baldintza hauek.

13.–Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: exekuzio unitateetan etxebizitzen gehieneko kopurua 24 da.

22. artikulua. AR-1 “Bizitegietarako eremu berriak”.

Determinazio partikularrak.

C.–Diseinurako arauak.

–Eraikuntza tipologia: familia bakarreko eraikuntza, ilarakoa, binakakoa edo bakartua.

Exekuzio unitate guztietarako, eraikuntza tipologia alternatiboak proposatzen ahalko dira (familia bakarreko etxebizitza atxikia ez bezalakoak), oinarrizko unitate bakoitzeko, eta lurzoru pribatuko alde libreak eremu pribatu komunitario bakar batean elkartzen ahal dira. Kasu horretan, oinarrizko unitatea osorik hartzen duen xehetasun azterlana tramitatuko da.

–Lurzatiaren baldintzak:

Gutxieneko lurzati onargarria: ilarak: 150 m², binakakoak: 250 m², bakartuak: 350 m².

Lurzatiaren fronte gutxienekoa: 6 metro.

Eraikuntzaren gehieneko okupazioa lurzatian: %80.

–Solairu kopurua, gehienez: antolamenduko planoetan zehaztua.

–Eraikinaren garaierak:

Beheko solairuaren gehieneko garaiera: 4 metro.

Eraikinaren gehieneko garaiera (azken forjatuaren barnealdea): 7 metro.

–Baldintza estetikoak: ikus Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorra.

–Bolumenari buruzko baldintzak: ikus Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorra.

Valtierran, 2012ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1307199