108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

2013ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Torralba del Ríoko Udalak, 2013ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2013ko aurrekontua, izan ere 2013ko apirilaren 12ko bilkuran onetsi zen hasiera batez, eta argitaratu, berriz, apirilaren 23an, 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 15 egun baliodunean jendaurrean egon den bitartean inork ez baitu alegaziorik aurkeztu.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 45.700,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 9.450,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 60.700,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 20.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 139.050,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria-gastuak. 31.050,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 56.550,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.300,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 12.835,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 28.015,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 1.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 7.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 139.050,00 euro.

Torralba del Rion, 2013ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L1308034