2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Datu pertsonalen fitxategia sortzeko erabakia
Ribaforadako Udalak, 2013ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Datuak babestearen gainean Europar Batasunean dagoen araudia Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren bitartez ekarri da gure herrialdera (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, erran nahi baita, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.
Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak direla.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Ribaforadako Udalak hiru ordenantza onetsi ditu, eguneko zentroaren kudeaketa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea eta diru-laguntzen kudeaketa arautzeko.
Ordenantza hauetan araututakoarekin bat, beharrezkoa da datu pertsonalak bildu eta horien tratamendua egitea. Hori hala, honako hau erabaki da:
Lehena.–Ondoko fitxategiak sortzea, honako ezaugarri hauek eta egitura hau dituztela:
Animalia arriskutsuen erregistroa
–Xede eta erabilera aurreikusiak: 50/1999 Legeak Udalei ezartzen dizkien betebeharrak betetzea: Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabe edo edukitzaileendako lizentziak ematea eta gai hau arautzen duen ordenantzaren 2. artikuluan zehazten diren animalien erregistroaz arduratzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, datuak ematen baitituzte behar den lizentzia eskatzean, edo halako animalien jabeak edo edukitzaileak ezagutzen dituzten beste herritar batzuek emanda.
–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: arriskutsutzat jotzen diren animalien jabeak edo edukitzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Inguruabar sozialen datuak.
- Osasun arloko datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.
–Datuen komunikazioa: eskaera izanez gero, epaileei eta epaitegiei edo segurtasun indar eta kidegoei.
–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.
Eguneko zentroa kudeatzea
–Xede eta erabilera aurreikusiak: zentroaren kudeaketa eta erabiltzaileen egonaldia ahalbidetzea. Eskaerak, onarpena, alten eta bajen kontrola, kuoten kobrantza, kexen, erreklamazioen eta iradokizunen kudeaketa.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, idatzizko eskabidearen eta aurkeztu beharreko agirien bitartez.
–Norbanako edo talde ukituak: eguneko zentroaren erabiltzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa, irudia, Gizarte Segurantzako zenbakia.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
- Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.
–Segurtasun maila: handia.
Erizaintzako historiak
–Xede eta erabilera aurreikusiak: erabiltzaileen erizaintzako historiak mantentzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda aurkeztu beharreko agirien bitartez, eta pazienteak artatzen dituzten osasun langileek emanda.
–Norbanako edo talde ukituak: eguneko zentroaren erabiltzaileak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia.
- Ezaugarri pertsonalen datuak.
- Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: osasun zerbitzuetako zentroei edo erakundeei.
–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.
–Segurtasun maila: handia.
Diru-laguntzak
–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak ematen dituen diru-laguntzak kudeatzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, eskabidearen bitartez edo diru-laguntzen deialdi batera aurkeztuz.
–Norbanako edo talde ukituak: Ribaforadako Udalaren diru-laguntza bat lortu nahi dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, helbidea, telefonoa.
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: aldizkari ofizialetan argitaratuz.
–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Ribaforadan, 2013ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1307387