108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Gorako aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Gastuen 7. kapituluan:

45110 78200 kontu-saila sortu da, “Luburutegiarendako diru-laguntza, liburuak erosteko”, 3.000 euroko kreditua duena.

Garesen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1308053