2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
3 eta 4. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2013ko aurrekontuan egin 3 eta 4. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
–Gastuen 6. kapituluan:
432 64800 kontu-saila sortu da, “Udal Planaren prestakuntza”, 21.000 euroko kreditua duena.
121 684 kontu-saila sortu da, “Udalaren ibilgailuak”, 3.630 euroko kreditua duena.
432 62301 kontu-saila sortu da, “Makineriaren eta erreminten erosketa”, 3.683,30 euroko kreditua duena.
–Diru-sarreren 7. kapituluan:
75501 kontu-saila sortu da, “Udal Plana prestatzeko diru-laguntza”, 21.000 euroko kreditua duena.
75507 kontu-saila sortu da, “Libreki erabakitzeko inbertsioak”, 7.313,30 euroko kreditua duena.
Garesen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Fidel Aracama Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1308052