2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Gizarte-ekintzako proiektuak garatzen dituzten entitateei eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia. 2013. urtea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2013ko ekainaren 4an emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia onetsi zen, irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteei zuzenduta, Iruñean 2013. urtean jardueren bidez gizarte ekintzaren garapena bultzatuko duten proiektuak egin ditzaten, gizarte ekintza bultzatzeko, minusbaliotasun eta mendekotasunari, gizarte-bazterketari eta haur eta gazteen aisialdi eta denbora libreari berariaz zuzendutako programen esparruan.
Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.
Esleitzeko era: Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 290.000 euro.
Oinarriak non jaso: Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia 2, beheko solairua) eta www.pamplona.es webgunean.
Eskabideak aurkezteko tokia: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia 2, beheko solairua), erregistro osagarrietan edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38. artikuluan aurreikusten dituen beste edozeinetan.
Eskabideak aurkezteko epea: Hogei egun natural, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina.
Iruñean, 2013ko ekainaren 4an.–Enrique Maya Miranda, Alkatea.
Iragarkiaren kodea: L1308227