108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzea

Ikusirik 11/2013 Foru Legea, martxoaren 12koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan ezarritakoa aldatzen duena udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko.

Aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan ezarritakoa aldatzen duen martxoaren 12ko 11/2013 Legeari jarraikiz:

a) Bere amatasunaren kariaz bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du bertze zinegotzi baten eskutan, erditu ondoko sei astean.

Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira arrazoi izanen botoa bertze baten eskutan uzteko, salbu eta arriskuko haurdunaldia dagoenean, mediku arduradunak ziurtatua.

b) Ospitaleratua egoteagatik edo, behar bezala frogaturik, eri handi egoteagatik bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du bertze zinegotzi baten eskutan.

c) Ezgai-egoera frogatzeko, osasun ziurtagiri sinatua aurkeztu beharko da, elkargokide zenbakia zehaztuta eta pairatzen duen eritasunaren larritasuna jasotzen duena.

d) Osoko bilkuretan baizik ez da posible izanen botoa bertze baten eskutan uztea, inoiz ez lan batzordeetan edo bozketa behar duten bertzelako egoeretan.

e) Zinegotzi batek ez du inoiz izanen boto bat baino gehiago bere eskutan utzia.

f) Bertzeen eskutan utzitako botoen kopurua ez da inoiz izanen Udalbatza osatzen duten zinegotzien erdiak baino gehiago.

g) Botoa bertze baten eskutan uzteko aldia ez da inoiz urtebete baino luzeagoa izanen.

Bigarrena.–Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Arradan (Murillo el Cuende), 2013ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Jesús María Mar Itúrbide.

Iragarkiaren kodea: L1308065