108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

798/2013 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Beraren bidez onartu egiten da Javier Arlegui Jiménezen ukoa unibertsitateko irakaskidegoetako karrerako funtzionario izateko.

Ikusirik 2013ko maiatzaren 15ean eta 30ean Javier Arlegui Jiménez irakasleak aurkeztutako eskaerak. Javier Arlegui Unibertsitate honetako irakasle titularra da, arduraldi ez-osoan aritzen da Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Sailari atxikia, Langile-erregistroko zenbakia 1579312924 A0504 du, eta NAN zenbakia 15.793.129-H.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 63. eta 64. artikuluetan ezarritakoaren arabera, funtzionario izaerari uzteko arrazoien artean dago ukoa egitea. Ukoa onartuko da betiere funtzionarioak idatziz adierazten badu, eta bere kasuak diziplina espediente irekia ez badauka edo delituren bat egiteagatik auzipetze-autoa edo ahozko epaiketa bat eman ez bada; inguruabar horiek eskatzailearen alde daude.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Irakaskuntza Antolatzeko errektoreordeak proposaturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onartzea Javier Arlegui Jiménez irakasleak aurkeztutako ukoa. Javier Arlegui Jiménez Unibertsitate honetako irakasle titularra da, arduraldi ez-osoan Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Sailari atxikia, Langile-erregistroko zenbakia 1579312924 A0504 du, eta NAN zenbakia 15.793.129-H. Unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario izateari uko egiten dio, hartutako eskubideak galduko ditu eta baja emango du aipatu kidegoan.

Bigarrena.–Ukoak ondorioak izango ditu 2013ko maiatzaren 25etik aurrera, horixe izango baita Unibertsitatean zerbitzuak emango dituen azken eguna.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Javier Arlegui Jiménez irakasleari eta igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuari, Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko Zuzendaritzari, Unibertsitateen Kontseiluari eta Langileen Erregistro Orokorrari, eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka zilegi da aukerako berraztertze errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua, hilabeteko apean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako arlo bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere, ebazpen hau jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 21ean.–Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1308077