108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2013ko aurrekontuan egin 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko lehen aldaketa: kreditu berezia sortzea.

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 12.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: -12.000,00 euro.

Finantzabide iturriak, guztira: 12.000,00 euro.

Arradan (Murillo el Cuende), 2013ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, Jesús María Mar Itúrbide.

Iragarkiaren kodea: L1308047