108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Mikrokredituak emateko oinarriak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hitzez hitz ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

–Uharteko langabetuendako mikrokredituak emateko oinarriak hasiera batean onestea, espedientean dagoen testuaren arabera.

–Espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

–Alegazioetarako legezko epean batere aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, indarra har dezan.

Uharten, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1308128