2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
2013ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena
Goizuetako Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
2. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa bete beharrez.
Goizuetan, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Pablo Miranda Taberna.
Iragarkiaren kodea: L1308111