108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1057/2013 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek Haur Hezkuntza espezialitatea eskuratzeko prozedura ebazten duena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 13an emandako 2780/2012 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek Haur Hezkuntzaren espezialitatea eskuratzeko prozeduraren deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2013ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3koan.

Deialdiaren bederatzigarren oinarriak xedatzen du epaimahaiek proba horri "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen diotela eta "gai" kalifikazioa lortzen dutenek bakarrik eskuratuko dutela espezialitate berria.

Hautapen Batzordeak prestatutako aktarekin bat, bidezkoa da "gai" kalifikazioa atera eta, horrenbestez, Haur Hezkuntza espezialitatea eskuratzen duten izangaien zerrenda onestea.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek Haur Hezkuntza espezialitatea eskuratzeko prozedura ebaztea eta ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren izangaiak hartarako "gai" aitortzea.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 17an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

Haur Hezkuntza espezialitatea
eskuratzen duten irakasle funtzionarioak

ASTRAIN MENDOZA, ANA

AZNAREZ SOLA, BEATRIZ

COSCOLLUELA ZUECO, SILVIA

DE MIGUEL GANCHEGUI, RAQUEL

DIAZ MERINO, LORENA

ELORZA ALONSO, ANA MARIA

ESNAOLA ARANCEGUI, MIKEL

ETXABE IRURETAGOIENA, NAGORE

FERNANDEZ MARTINEZ, MARIA CARMEN

GONZALEZ GONZALEZ, PATRICIA

HERNANDEZ IMIRIZALDU, ANDREA

HUALDE ZABALZA, LEIRE

IRIARTE GARCIA, LAURA

ITURRIA IPARRAGUIRRE, AINTZANE

LASTRA CEÑA, CARMEN LIDIA

MOYA ESCUDERO, MARIA ANGELES

OÑOS GARRIDO, MARTA

PASCUAL VALERO, MIRIAM

PEREZ RAMOS, SONIA

RUIZ VIDORRETA, MARIA ARANZAZU

SAN JUAN LITAGO, ESTHER

URIBARREN BORREGO, MIKEL

Iragarkiaren kodea: F1307313