108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Garapen bidean dauden herriei dirulaguntza emateko deialdia, 2013. urtea

–Xedea: laguntzak ematea nazioarteko lankidetzako eta garapen-bidean dauden herriak laguntzeko egitarauen eta proiektuen gauzatzea sustatzeko, espedientean dauden oinarri-erregulatzaileek xedatzen dutenaren arabera.

–Laguntzen aurrekontua, gehienez: 24.500 euro.

–Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Lizarrako Udalaren erregistro orokorrean.

–Onuradunak: GGKEak eta irabazi-asmorik gabeko eta elkarte bezala erregistraturiko elkartasun erakundeak.

–Aurkeztu beharreko dokumentuak: deialdiaren oinarrietan adierazitakoak. Oinarriak, behar den gainerako dokumentazioarekin batera, interesdunen eskura izanen dira Lizarrako Udaleko “María Vicuña” Gazteriaren Etxean.

Lizarran, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1308112