108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan

Enerizko Udalak 2013ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran erabakita, 3. aldaketa onetsi zen hasiera batean 2013ko aurrekontuan. Kreditu berezia egiteko da, Santo Domingoko baseliza moldatzeko gastuen kontu-sailean, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatzekoa.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Eneritzen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L1308110