108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1135/2013 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Kristina Beorlegui Karlosena andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen duena eskolazain lanpostua betetzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 141/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko 43 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Azaroaren 8ko 78/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 142. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 22koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an; 2011ko 75.ean, apirilaren 18an, eta 2011ko 107.ean, ekainaren 3an, deialdiaren 1.2 oinarriko akatsen zuzenketak argitaratu ziren.

Otsailaren 3ko 7/2011 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Eta martxoaren 4ko 14/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 21ekoa), otsailaren 3ko 7/2011 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzendu zen.

Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak puntuazio hoberena lortu eta deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena egin zuen.

Gerora, eta indarreko araudiarekin bat, izendapen proposamen osagarriak egin dira, izendapen berriak eginez. Hain zuzen ere, izendapenaren bosgarren proposamen osagarrian, Kristina Beorlegui Karlosena andrea, María Josefa Azpiroz Zabaleta andrea eta Silvia Mezquiriz Oroz andrea sartu ziren, horiek guztiak igoera txandakoak izanda.

Goian aipatutako izangaien artean Maria Josefa Azpiroz Zabaleta andreak ez du betetzen deialdiaren 2.1.2 a) oinarrian eskatutako baldintza, ez egotea borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan abiapuntuko lanpostuan, hain zuzen; Silvia Mezquiriz Oroz andreak berariaz egin dio uko eskolazain izateko izendapenari, eta horrek dakartzan eskubideei; hartara, bidezkoa da Kristina Beorlegui Karlosena andrea izendatzea, eskatutako baldintzak betetzen baititu eta dagokion lanpostu hutsa hautatu baitu.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kristina Beorlegui Karlosena andrea, igoera txandakoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, eskolazainaren lanpostuan aritzeko, Valle del Ebro BHIn, funtzionario araubidekoa den eta plantillan 35643 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostuak Tuteran du destinoa.

Kristina andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Horretarako hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 20an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1307927