108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketa Arau Subsidiario xehakatuetan. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2013ko martxoaren 6an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea, behar adinako gehiengoarekin, Cabanillasko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual xehakatu hau, Udalak berak sustatua: Cabanillasko Arau Subsidiarioetako estetika baldintzak, hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean.

Erabakia 2013ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik egin. Beraz, bertzerik gabe, behin betiko onetsita gelditu da Arau Subsidiarioetako aldaketa, 2013ko maiatzaren 13ko bilkura arruntean behar adinako gehiengoa izanik, abenduaren 20ko 35/2002 LAHFLaren 74.3 artikuluarekin bat.

ERABAKI ZEN:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Cabanillasko Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Cabanillasko Udalak sustatua: “Cabanillasko Arau Subsidiarioen antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntuala –estetika baldintzak– hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizaezinean.

Aldatzea 1, 2, 3, 4, 5, eta 6. kapituluetako 7.1.7, 7.2.7, 7.3.7, 7.4.7, 7.5.7 eta 7.6.7 artikuluak, estetika baldintzak herrigunean, lehen zabalgunean, bigarren zabalgunean, hirugarren zabalgunean (A eremua), hirugarren zabalgunean (B eremua) eta laugarren zabalgunean, eta 8.6.1.3 artikulua, instalazioen eta eraikinen ezaugarriak lurzoru urbanizaezinean, eta 8.6.1.3.1 artikulua, lanabesak gordetzeko etxolak (zortzigarren titulua).

Estetika baldintzak, estalkiari dagokionez, aldatu egin dira: 7.1.7 artikulua, 4 (A) puntua. Hona hemen testu berria:

Estalkiak bi isurkikoak izanen dira, malda %30etik %40ra bitarte, gailurra kanpoko fatxadaren paralelo, eta zeramikazko teilak erabiltzen ahalko dira estalkian, edozein motatakoak, lur koloreak hautatuz, eta altzairua, aluminioa, kobrea edo zinka plakan, panelean edo txapan, kolore argiak hautatuz, eguzki erradiazio handia har ez dezaten.

Estetika baldintzak, estalkiari dagokionez, aldatu egin dira: 7.2.7 artikulua, 3 (A) puntua, 7.3.7, 3 (A) puntua, 7.4.7 eta 7.5.7, 4 (A) puntua, eta 7.6.7, 2 (A) puntua. Hona hemen testu berria:

Estalkiak maldadunak izanen dira, osaera librekoak, %40ko malda gehienez, eta zeramikazko teilak erabiltzen ahalko dira estalkian, edozein motatakoak, lur koloreak hautatuz, eta altzairua, aluminioa, kobrea edo zinka plakan, panelean edo txapan, kolore argiak hautatuz, eguzki erradiazio handia har ez dezaten.

Instalazioek eta eraikinek lurzoru urbanizaezinean izanen dituzten ezaugarriak, 8.6.1.3 artikulua, 4. puntua, aldatu egin dira. Hona hemen testu berria:

Estalkiak maldadunak izanen dira, osaera librekoak, eta zeramikazko teilak erabiltzen ahalko dira, edozein motatakoak, lur koloreak hautatuz, eta altzairua, aluminioa, kobrea edo zinka plakan, panelean edo txapan, kolore argiak hautatuz, eguzki erradiazio handia har ez dezaten.

Aldatu egin da 8.6.1.3.1 artikuluaren 1. puntua, Lanabesak gordetzeko etxolak, IX. atala. Hona hemen testu berria:

Estalkiak maldadunak izanen dira, osaera librekoak, eta zeramikazko teilak erabiltzen ahalko dira, edozein motatakoak, lur koloreak hautatuz, eta altzairua, aluminioa, kobrea edo zinka plakan, panelean edo txapan, kolore argiak hautatuz, eguzki erradiazio handia har ez dezaten.

Bigarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatua aplikatuz, behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, behin betiko onespenaren ondoko hamabortz egunean.

Cabanillasen, 2013ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1307293