108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Zinegotzien botoen eskuordetzea Udalaren bilkuretan

Burlatako Udalak, 2013ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“1.–Zinegotzien botoa eskuordetzeko kasu hauek onestea, Udal honen funtzionamendu arau gisa:

a) Bere amatasunaren kariaz bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du bertze zinegotzi baten eskutan, erditu ondoko sei astean. Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira arrazoi izanen botoa bertze baten eskutan uzteko, salbu eta arriskuko haurdunaldia dagoenean, mediku arduradunak ziurtatua.

b) Ospitaleratua egoteagatik edo, behar bezala frogaturik, eri handi egoteagatik bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du bertze zinegotzi baten eskutan.

c) Ezgai-egoera frogatzeko, osasun ziurtagiri sinatua aurkeztu beharko da, elkargokide zenbakia zehaztuta eta pairatzen duen eritasunaren larritasuna jasotzen duena.

d) Osoko bilkuretan baizik ez da posible izanen botoa bertze baten eskutan uztea, inoiz ez lan batzordeetan edo bozketa behar duten bertzelako egoeretan.

e) Zinegotzi batek ez du inoiz izanen boto bat baino gehiago bere eskutan utzia.

f) Bertzeen eskutan utzitako botoen kopurua ez da inoiz izanen Udalbatza osatzen duten zinegotzien erdiak baino gehiago.

g) Botoa bertze baten eskutan uzteko aldia ez da inoiz urtebete baino luzeagoa izanen.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.”

Burlatan, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1308122