2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
2013ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, zortzigarren puntuan, erabaki hau hartu zen:
1.–Behin betiko onestea Biurrungo 629-2 lurzatian Joaquín Larraya Izuk sustatu duen xehetasun azterlana.
Erabaki honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Biurrunen, 2013ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Pablo Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1308106