2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Berriobeitiko Udal Planeko BP.I-16 eta BP.I-8
unitateetako determinazio xehakatuen aldaketa puntuala.
Behin betiko onespena
2013ko otsailaren 5eko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen Berriobeitiko Udal Planeko BP.I-16 eta BP.I-8 unitateetako determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Plazaola industrialdeari eta Sarrioren nabe zaharrei dagokiena, hurrenez hurren, fatxadaren baldintza estetikoak direla eta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan lege beraren 79.2 artikuluari buruz ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egon da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (2013ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 19an), eta ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.
Berriobeitiko Udalak, 2013ko maiatzaren 7an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Berriobeitiko Udal Planeko BP.I-16 eta BP.I-8 unitateetako determinazio xehakatuen aldaketa puntuala.
Berriobeitin, 2013ko maiatzaren 17an.–Jarduneko alkatea, Francisco Esquíroz Subiza.
BEHIN BETIKO ONETSITAKO ARAUDIA, BPI-8 ETA BPI-16
KONTZEJUA | AITZOAIN |
IDENTIFIKAZIOA | BP.I-16 “PLAZAOLA” |
UKITUTAKO LURZATIAK | 361etik 398ra, 400, 407 eta bide publikoak |
HIRIGINTZAKO HELBURUAK | “Plazaola” industrialdearen urbanizazioa osatzea |
SAILKAPENA | Hiri lurzorua |
ERABILERAK | Industria eta bateragarriak |
UNITATEAREN AZALERA | 95.511 m² |
LAGATZEKO AZALERA | 48.416 m² |
ERAIKIGARRITASUNA | 0,55 m²c/m²s (ikus oharrak) |
JARDUTEKO SISTEMA | Konpentsazioa |
HIRIGINTZAKO PROZEDURA | Urbanizazio p. (gauzatzen ari) Eraikuntza p. |
OHARRAK | Oraindik hartzeko daude plaza publikoaren urbanizazioa eta Gipuzkoako errepideko (N 240) biribilgunearena. Nafarroako Gobernuak aldatu egin ditu azken horren kokalekua eta forma zehatza. Biribilgunea eta NA-1100 eskualdeko errepideak ukitutako zatia titulartasun eta mantentze publikokoak izanen dira. Orobat, erabilera eta mantentze publikokoak dira gainerako kale eta eremuak. Nabeetan egiten diren berrikuntzek baldintza estetikoak errespetatuko dituzte, industrialde osoaren irudi bateratua mantenduz. Justifikatuz gero, zuriaz gain beste kolore batzuk ere onartuko dira fatxadarako, aldez aurretik Udalak baimena ematen badu. |
KONTZEJUA | BERRIOBEITI |
IDENTIFIKAZIOA | BP.I - 8 “SARRIÓ” |
UKITUTAKO LURZATIAK | Planoetan zehaztutakoak |
HIRIGINTZAKO HELBURUAK | Sarrioren nabe zaharraren ingurunea berrantolatzea, bai eta N-240-Aren alde honetako gainerako industrialdeekin dituen loturak ere |
SAILKAPENA | Hiri lurzoru finkatua |
ERABILERAK | Industria eta bateragarriak |
UNITATEAREN AZALERA | 43.035 m² |
LAGATZEKO AZALERA | 8.409 m² lorategietan eta 15.030 m² kale eta aparkalekuetan |
ERAIKIGARRITASUNA | Finkatu egin da oinplanoko okupazioa. Barneko solairuarteak baimentzen dira, araudi partikularrarekin bat |
JARDUTEKO SISTEMA | Zuzenekoa |
HIRIGINTZAKO PROZEDURA | Eraikuntza proiektua |
OHARRAK | Unitate honen araudi partikularra “Sarrio” Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren dokumentu indardunean jaso da. Orri erantsi batean zehazten da araudi partikular garrantzitsuena. Nafarroako Gobernuak berriz diseinatu du N-240-A errepidearekiko lotunea. Iparraldeko eta Mendebaldeko kaleek erabilera publikoko zortasuna dute. |
“SARRIO” INDUSTRIALDEKO HIRIGINTZA ARAUDI PARTIKULARRA
Nabe nagusian eta eraikin erantsietan gehienez ere 25 enpresa instalatuko dira.
Nabe bakartuan gehienez ere 23 enpresa instalatuko dira, eta horien azalera nabearen erdia izanen da.
Bulegoen eraikinean enpresen 22 bulego izanen dira gehienez, bakoitzak 40 m² dituela gutxienez, eta bat etorriko dira eraikuntzaren modulazioarekin.
Nabe bakoitzak 10 m-ko fatxada izanen du gutxienez, egituraren modulazioarekin bat etorriz beti, eta BBPB honen xedapenen araberako diseinua izanen du. Hori hala izanik ere, justifikatuz gero, fatxadako bao aldaketak onartzen ahalko dira, baita zuriaz gaineko koloreak ere, Udalaren baimena lortzen bada.
Nabe nagusian 400 m²-koa izanen da enpresaren gutxieneko azalera.
Era guztietako hegalkinak edo markesinak debekatzen dira, orain daudenak izan ezik.
FUNTZIONAMENDUAREN ARAUBIDEA
Iparraldeko kalea eta mendebaldeko kalea, 1. soropila eta zuhaiztia; titulartasun eta mantentze pribatua.
Cañada Real kalea, ekialdea eta hegoaldea, titulartasun eta mantentze publikoa.
2. soropila, oinezkoen espaloia, 3. soropila eta 4. soropila, baita nabe nagusiaren ondoko 46 aparkalekuak ere (ekialdeko fatxadan) titulartasun publikokoak eta mantentze pribatukoak izanen dira, kasuan kasuko Mantentze Batzordearen kargura. Batzorde hori BBPB hau behin betiko onetsi aurretik eratuko da.
Iragarkiaren kodea: L1307291