108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Diru-laguntzen deialdi publikoa, Barañaingo ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek 2012/2013 ikasturtean jarduerak egiteko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko maiatzaren 27an erabakita onetsi zen Barañaingo ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteendako diru-laguntzen deialdia, 2012/2013 ikasturtean eskolako dinamika bulkatzeko eta guraso elkarteek ikastetxeko hezkuntza lanetan parte hartzea sustatzeko hezkuntza eta kultura arloko jarduerak egin ditzaten.

Deialdiaren xedea: aipatua.

Gehienez ere aurreikusitako zenbatekoa: 10.000 euro.

Oinarriak non hartu: Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte. Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.

Eskaerak aurkezteko tokia eta epea: Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, z.g., 31010 Barañain) 8:30etik 14:00etara, edo, bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1308073