2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Deialdi publikoa, saskibaloiko kirol eskola eta eskubaloiko kirol eskola antolatzen laguntzeko diru-laguntzak emateko
Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko maiatzaren 27an hartutako erabakiaren bidez, diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen, saskibaloiko kirol eskola eta eskubaloiko kirol eskola antolatzen laguntzeko, 2013-14 ikasturtean (2013ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte eta 2014ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte). Irabazi asmorik gabe, kirol jarduerak egiten edo arlo horretako zerbitzuak ematen dituzten entitate eta elkarteentzat dira diru-laguntzak.
–Deialdiaren xedea:
Diru-laguntza honen xedea da aipatu kirol programen antolakuntzan eta garapenean laguntzea, egutegi honi jarraikiz:
A.–Saskibaloiko kirol eskola:
Lehen aldia: 2013ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
Bigarren aldia: 2014ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte.
B.–Eskubaloiko kirol eskola:
Lehen aldia: 2013ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
Bigarren aldia: 2014ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte.
–Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa:
Lehen aldia, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte: 16.000,00 euro.
–Bigarren aldia, urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte: 24.000,00 euro.
–Oinarriak non hartu:
Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.
Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.
–Eskabideak aurkezteko epea:
15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1308070