108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 22an hartua, Administrazioa Sinplifikatzeko Departamentuarteko Batzordearen osaera aldatzen duena. Batzorde hori Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez sortu zen.

Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez Administrazioa Sinplifikatzeko Departamentuarteko Batzordea sortu zen eta haren kideak izendatu ziren. Aipatu batzordea Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 51. artikuluan dago aurreikusita.

Departamentuarteko batzorde horren osaera onartu zen, honela:

–Batzordeburua: Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia.

Batzordekideak:

–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua ordezkatuz.

–Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua ordezkatuz.

–Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua ordezkatuz.

–Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua ordezkatuz.

–Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari tekniko nagusia, departamentu hori ordezkatuz.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua ordezkatuz.

–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Hezkuntza Departamentua ordezkatuz.

–Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Osasun Departamentua ordezkatuz.

–Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Gizarte Politiketako Departamentua ordezkatuz.

–Sustapen Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Sustapen Departamentua ordezkatuz.

Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 51. artikuluak honako hau ezartzen du: "Nafarroako Gobernuak departamentuarteko batzorde bat sortuko du, lehendakaritzako gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusia buru duela. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu guztiak ordezkatuak izanen dira batzordean, eta, hala badagokio, beharrezkotzat jotzen diren kanpoko pertsona eta entitateak. Batzordearen helburua izanen da Administrazioa Sinplifikatzeko Plan Orokorra sustatzea, planifikatzea eta haren diseinua eta egikaritza koordinatzea, eta, orobat, ebaluatzea nola betetzen ari diren helburuak plana ezarri ahala, planean berean jasoko diren adierazleak erabiliz."

Administrazioa Sinplifikatzeko Departamentuarteko Batzordeari esleitutako xedea kontuan hartuta, komenigarritzat jotzen da Asociación Unión Interprofesional de Navarra elkartearen ordezkari bat batzordean sartzea, batzordekide gisa.

Bestetik, aipatu batzordeak egindako jarduketetan, proposatu da Gizarte Politiketako Departamentuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak izendatutako ordezkariak aldatzea.

Batzorde horren osaera aldatzeko asmoz onetsi da erabaki hau.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta.

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 5ean hartutako Erabakiaren bidez sortutako Administrazioa Sinplifikatzeko Departamentuarteko Batzordearen osaera aldatzea, honela:

1. Asociación Unión Interprofesional de Navarra elkartearen ordezkari bat Administrazioa Sinplifikatzeko Departamentuarteko Batzordean sartzea, batzordekide gisa.

2. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak eta Gizarte Politiketako Departamentuak izendatutako ordezkariak aldatzea. Hona hemen ordezkari berriak:

–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua ordezkatuz.

–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua ordezkatuz.

–Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Gizarte Politiketako Departamentua ordezkatuz.

2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1307586