1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
355/2013 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ehiza barrutietan 2013ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarte ehizazainak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 20. artikuluak ezartzen du ehiza barrutietako kudeatzaileen eginkizunetako bat ehiza babesteko behar diren zaindariak jartzea dela, ehiza antolatzeko planen arabera.
Era berean, aipatutako 17/2005 Foru Legearen 52. artikuluak (ehiza sustatzeko neurriak) ezartzen du Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak ematen ahalko dituela zaintza sistema bat ezartzeko.
Horregatik, ikusi da egokia litzatekeela diru-laguntza sail bat ezartzea, ehiza barrutietako ehiza aprobetxamenduaren edo haien kudeaketaren titularrek 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko azaroaren 30 arte ehizazainak kontratatzean dituzten gastuak zati batean finantzatzeko.
Laguntza horien bidez, barrutietan ehizazainak izan daitezela sustatu nahi da, ehiza antolatzeko planaren arabera behar duten zaintza izan dezaten, eta, orobat, Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko lotura lana egin dezaten, nekazaritzari eragiten zaizkion kalteak kontrolatu eta haiei aurrea hartzeko eta ehiza-espezieen kontrola eta segimendua egiteko, kudeaketa iraunkorreko irizpideei jarraikiz.
Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urriaren 18ko 701/2012 Foru Aginduari jarraikiz, deialdi hau c) atalaren barnean sartuko litzateke, izan ere PFEZaren %0,7ko fondo gisa identifikatutako aurrekontu-lerroa denez, bere gastua legezko xedapenek ezartzen dute. Foru agindu horren bidez, aurrekontu doikuntzari loturiko neurriak hartu ziren.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako ehiza barrutietan 2013ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarte ehizazainak kontratatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onestea.
2. Deialdiko oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean ageri dira.
3. 107.516 euroko gastua baimentzea foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko "PFEZ %0,7 funtsa. Ehiza barrutietan zaintza ezartzeko laguntzak" izeneko 740002 74200 4809 456300 kontu-sailaren kargura.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua.
Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
NAFARROAKO EHIZA BARRUTIETAN 2013ko URTARRILAREN 1etik AZAROAREN 30era BITARTE EHIZAZAINAK KONTRATATZEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
Lehendabizikoa.–Xedea.
1. Oinarri hauen xedea da ehiza barrutiak kudeatzeko ardura dutenek 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko azaroaren 30 arte ehizazainak kontratatzeko dituzten gastuen zati bat ordaintzeko diru-laguntzak arautzea.
Laguntza horien bidez, barrutietan ehizazainak izan daitezela sustatu nahi da, ehiza antolatzeko planaren arabera behar duten zaintza izan dezaten, eta, orobat, Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko lotura lana egin dezaten, nekazaritzari eragiten zaizkion kalteak kontrolatu eta haiei aurrea hartzeko eta ehiza-espezieen kontrola eta segimendua egiteko, kudeaketa iraunkorreko irizpideei jarraikiz. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak 52. artikuluan (ehiza sustatzeko neurriak) zehazten du ezen Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikoak ezartzen ahal dituela zaintza sistema bat ezartzeko.
2. Honako honetarako ematen ahalko da diru-laguntza:
Ehiza barrutietan 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko azaroaren 30 arte ehizazainak kontratatzeko dauden gastuak.
Bigarrena.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Ehizazain bakoitzeko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa ondokoa izanen da:
–Aipatu epeko soldataren %35. Ehizazain bakoitzeko, gehienez, 8.000 euroko diru-laguntza emanen da.
–Kontratua zerbitzuak ematekoa baldin bada eta urteko lan orduak finkatuak baditu, deialdian ezarritako epeari dagokion kontratuan agertzen den diru-kopuruaren %35eko diru-laguntza emanen da; gehienez 6,80 euro ordu bakoitzeko eta 8.000 euro urtean ehizazain bakoitzeko.
Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko, Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eta behar den adinako kreditua aurrekontuetan, eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean. Horrela, aurrekontuan diru-laguntza jaso dezaketen eskaera guztientzako adinako krediturik ez bada, beste ehuneko bat aplikatuko da, hasieran erabakitako laguntzak proportzioan gutxituta.
Hirugarrena.–Onuradunak:
Honako hauek izaten ahalko dira deialdiko laguntzen onuradun:
–Tokiko ehiza barrutietan:
- Tokiko ehiztari elkarteak, barrutiaren titularra den toki entitateak ehiza guztiaren aprobetxamendua esleitu badie zuzenean.
- Barrutien titularrak diren toki entitateak, gainerako kasuetan.
–Ehiza barruti pribatuetan, irabazi-asmorik ez badute:
- Deialdi honen laguntzen jasotzaileak izaten ahal dira ehiza barruti pribatuak, tokiko ehiza elkartea bada ehiza barrutiaren titularra eta ehiza aprobetxamendua harexek egiten badu, onuraduna ehiza elkartea bera izanen dela.
Laugarrena.–Baldintzak.
Betiere, eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:
1. Ehiza barrutiak ehiza antolatzeko plana onetsia izatea, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearekin bat.
2. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan dagoen informazioaren arabera, barrutiaren titularrak barrutia zuzen gobernatzea, ehiza arloan eta basa fauna eta haren habitatak babestearen gainean indarra duten arauei jarraikiz: Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea, hurrenez hurren.
3. Ehiza barrutiak zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin.
4. Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
5. Barrutiko zaintza-lanez arduratzen den pertsonak Nafarroako Ehizazain titulua eta egiaztagiria izan beharko ditu, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduaren arabera, eta ez da desgaitua egonen ehizarekin lotutako jarduerak egiteko.
6. Ehizazaintza zerbitzua barruti bakar baterako edo beste batzuekin partekatua izan daiteke. Gutxienez, zaintza lan hauek egin beharko dira:
–Ehiza eremuko hegoaldean diren ehiza barrutietan gutxieneko zaintza hau egin beharko da: ehizazain bat lanaldi osoan 15.000 hektareako. Ehizazainak urtean bete beharreko orduetan adierazita, eremuaren hektarea kopurua bider 0,12 egin beharko da (120 ordu urtean 1.000 hektareako).
–Ehiza eremuko iparraldean diren ehiza barrutietan gutxieneko zaintza hau egin beharko da: ehizazain bat lanaldi osoan 25.000 hektareako. Ehizazainak urtean bete beharreko orduetan adierazita, eremuaren hektarea kopurua bider 0,07 egin beharko da (70 ordu urtean 1.000 hektareako).
Ehizazainak zainketako beste eginkizun batzuk betetzen ahalko ditu ehiza barrutian sartzen diren udal mugapeetan, betiere ehizari buruzko gutxieneko eginbeharrak, aurretik ezarri direnak, betetzen baditu.
7. Kontratua urtebeterako izanen da, gutxienez. Zerbitzuak egiteko kontratua aurkeztuz gero, iraupena, urtean kontrataturiko ordu kopurua eta kontratazioaren diru-zenbatekoa adierazi beharko dira. Ehizazainak dago(z)kion barrutian edo barrutietan banatu beharko ditu lanak urtean zehar.
8. Kontratuan, langileek izanen dituzten eginkizunen artean, hauek zehaztuko dira:
–Ehizari buruzko datuen kontrol administratiboa egitea.
–Administrazioaren, ehiztarien eta nekazarien arteko harremana bideratzea.
–Kalteak kudeatzea (kontrolatu eta aurrea hartzea).
–Ehiza-espezieetako populazioen kontrola eta segimendua egitea.
–Harrapariak kontrolatzea.
–Habitatak kudeatzea.
–Usategien mantentze-lanak egitea hainbat arlotan (garbiketa, kokalekuaren kontrola, egoera ...).
–Administrazioari laguntzea, ehizaren kudeaketa errazteko eskatzen zaionean.
–Nafarroako Administrazio Publikoak ehiza espezialitateko landazainentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetara joatea.
Barruti batzuk ehizazain bat kontratatzeko elkartuz gero, baldintza horiek bildutako ehiza barruti bakoitzak bete beharko ditu.
Bosgarrena.–Eskatutako betebeharrak frogatzeko modua.
Aurreko oinarrian aipatzen diren betebeharrak frogatzeko, agiri hauek aurkeztuko dira:
1. Eskabidea, eranskineko ereduaren araberakoa. Tokiko ehiztari elkarte eta/edo toki entitate batzuek ehizazaina konpartitzeko eskaeretan, onuradun bakoitzak eskaera bat aurkeztu beharko du.
2. Zenbait ehiztari elkartek eta/edo toki entitatek ehizazaina partekatzeko batera egindako eskaeretan, ordezkari bat izendatzeko idazkia, deialdiko betebeharrak frogatzeko eta diru-laguntza jasotzeko ardura izanen duena.
3. Nafarroako ehizazain egiaztagiriaren kopia, irailaren 4ko 94/2012 Foru Aginduaren arabera.
4. Kontratuaren fotokopia, laugarren oinarriaren 7. eta 8. puntuetan eskatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko.
5. Nominaren edo beste agiri ofizial baten fotokopia, urteko soldata gordinaren zenbatekoa adierazita. Zerbitzuak emateko kontraturik bada, urteko zerbitzu orduen kopurua eta ehizazain kontratudunak orduko duen ordainsariaren zenbatekoa adierazi beharko dira.
Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko eta eskatutako baldintzak frogatzeko epea.
1. Eskaerak Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalera zuzenduko dira, eta departamentu horretako erregistroan aurkeztuko dira (González Tablas kalea, 9, Iruña). Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietan aurkezten ahal dira.
2. Eskaerak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.
3. Eskabidea eranskinean agertzen den ereduan aurkeztuko da.
4. Eskatzaileak laguntzak lehenbizikoz hartu behar dituenean edo laguntzak kobratzeko kontua aldatu nahi duenean, laguntzaren eskabidearekin batera transferentzia bidez kobratzeko eskabidea aurkeztu beharko du, behar bezala beterik.
Zazpigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.
Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Onartutako eskaerek aurrekontuko muga gainditzen badute, onartutako eskaera guztien artean banatuko da aurrekontua, eta hasieran zehaztutako laguntzak proportzioan murriztuko dira.
Zortzigarrena.–Ebaluazio organoa.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza Atalak ebaluatuko ditu eskaerak.
Bederatzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.
1. Eskaera harturik, hirugarren eta laugarren oinarrietan ezarritako betebeharrak betetzen dituen egiaztatuko da. Eskaerak aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta ohartaraziko, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena eman, eta jakinaraziko zaio.
2. Eskaera Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ebaluatu ondoren, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ebazpen proposamena eginen du eta diru-laguntzen banaketa arrazoi bidez ebatziko da. Berariaz aipatuko dira ezesten diren eskaerak.
3. Prozeduraren gainean ebazteko epea 4 hilabetekoa izanen da. Epea ebazpen espresik gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.
Hamargarrena.–Onuradunaren betebeharrak.
Onuradunak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Hamaikagarrena.–Lanak bukatzeko epea eta gastuen justifikazioa.
Onuradunei Nafarroako ehiza barrutietan 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko azaroaren 30 arte ehizazainak kontratatzeko eragindako gastuetarako izanen da deialdi honetako diru-laguntza, bigarren oinarrian ezarritako proportzioan.
Egiaztagiriak aurkezteko epea 2013ko abenduaren 9an bukatuko da. Onuradunek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan (González Tablas, 9; Iruña) aurkeztu beharko dituzte gastuen frogagiriak; bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusi tokietako edozeinetan, Nafarroako Gobernuaren Ehiza eta Arrantza Atalari zuzenduta.
Gastuen justifikazioa bide hauen bitartez egin daiteke:
–Ehizazaina lan kontratu bidez kontratatu bada, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko azaroaren 30era bitarteko nomina guztien edo soldata gordinaren zenbatekoa adierazten duten beste agiri ofizial batzuen fotokopiaren bidez.
–Ehizazaina zerbitzuak emateko kontratu bidez kontratatu bada, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko azaroaren 30era bitarteko faktura jatorrizkoen edo horien fotokopien bidez. Egindako gastua ordaindu dela frogatzearren, bankuetako frogagiriak erantsi beharko zaizkie ordainagiriei.
Hamabigarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak ordaintzeko ebazpena eman ondoren ordainketa eginen da, dena batera.
Ordainketa deialdiko hamaikagarren oinarriari jarraikiz egin eta justifikatzen diren gastuen araberakoa izanen da, baina ordaintzen dena ez da inoiz ere hasieran finkatutako diru-laguntza baino handiagoa izanen.
Hamahirugarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.
Laguntza hauek bateragarriak izanen dira beste edozein diru-laguntza edo laguntzarekin. Alabaina, proiektu edo programa bererako erakunde desberdinek emandako bi diru-laguntzaren edo gehiagoren zenbatekoa, guztira, ez da inolaz ere kostu osoa baino handiagoa izanen.
Aurreko lerroaldean ezarritako ondorioetarako, onuradunak helburu horrexetarako beste diru-laguntzaren bat jasotzen baldin badu, Ehiza eta Arrantza Atalari jakinarazi beharko dio, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. d) artikuluan xedaturikoarekin bat.
Hamalaugarrena.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.
Foru agindu honetan eskatutako betebeharrak eta hartutako konpromisoak bete ezean, diru-laguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.
Diru-itzultzeen, arau-hausteen eta zehapenen arloan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Hamabosgarrena.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.
Onuradunen zerrenda Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es Interneteko atariko ''Zerbitzuak'', ''Laguntzak eta bekak'' atalean argitaratuko da.www.navarra.es,).
ERANSKINA
Diru-laguntzen eskaera, Nafarroako ehiza barrutietan 2013ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30 arte ehizazainak kontratatzeko
Izena: .........................., NAN zk.: ......................................................, helbidea (kalea, zenbakia, solairua): ...................................................................................., herria: ......................., telefono zk.: ...................., ........................................... ehiztarien toki elkartea edo toki erakundea ordezkatuz, IFZ ........................, NA-......................... matrikula duen .................ko ehiza barrutiaren titularra edo hango ehiza aprobetxamenduaren titularra den aldetik,
ADIERAZTEN DU:
Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren 2013ko ...........aren .....(e)ko Foru Aginduaren bidez, 2013ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30 arte ehizazainak kontratatzeko diru-laguntzak emateko onetsitako deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela eta hura arautzen duten oinarri guztiak onartzen dituela. Beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari diru-laguntza eskatzen dio.
Era berean, honako hau aitortzen du:
–Ez dela beste diru-laguntzarik jasotzen ari jarduera bererako edo, jasoz gero, behar bezala justifikatzen duela, deialdiaren hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere ez duela.
–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari baimena ematen diola Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak ikusteko, horrela egiazta dezan, diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egiten den unean, zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela.
Iruñean, 2013ko ................ (a)ren .... (e)an. (Eskatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: F1307043