102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aldaketa xehakatua Arau Subsidiarioetan

Adiosko Udalak,2013ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Adiosko Arau Subsidiarioetan aldaketa xehakatua egiteko proiektua, herriko 2. poligonoko 6. lurzatian ekipamendutarako espazioa eta ekipamendu komunitarioa handitzeko, Udalak sustaturik. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; udal bulegoetan dago ikusgai, interesdun guztiek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Adiosen, 2013ko maiatzaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1307506