102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

173E/2013 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Galarko udal mugapean, petrolio produktuak biltegiratzeko instalazioan lurruna berreskuratzeko proiektuari ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa ez egitea erabakitzen duena. Sustatzailea Compañía Logística de Hidrocarburos, S.A. (CLH) da.

Compañía Logística de Hidrocarburos, S.A.k laburpen memoria aurkeztu du Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar al zuen erabakitzeko, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 59. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.

Aipatu foru dekretuaren 3.C eranskinean ezarritako irizpideak aplikaturik, kontuan harturik egun industriako lurzoru urbanizatuetan dauden instalazioen hobekuntza bat dela (San Babil alderdia, zk. g.), eta ikusirik natur ingurunean ez dela ukipen nabarmenik sortuko, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak txosten batean adierazi du ez dela beharrezkoa Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio gisa tramitatzea.

Horrenbestez, proiektuaren ezaugarriak, kokalekua eta izan dezakeen eragina 3.C eranskinean ezarritakoari jarraikiz azterturik eta espedientean agertzen diren txostenak ikusirik, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak irailaren 13an emandako 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Galarko udal mugapean, petrolio produktuak biltegiratzeko instalazioan lurruna berreskuratzeko proiektuak ez du behar Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa. Sustatzailea Compañía Logística de Hidrocarburos, S.A. (CLH) da, eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik, 4.A eranskinaren F atalean sartuta dago. Espedienteak udalaren jarduera sailkaturako lizentzia lortu beharko du, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ingurumen arloko txostena eman eta gero.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Galarko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 6an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1307152