102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 31/2013 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, bideratu den 0000031/2013 prozesuan emandako ebazpenaren bidez, betearazpen auto orokorra eta dekretua eman dira 2013ko martxoaren 27an, eta haien kopia interesdunen eskura dago bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta IWP Reformas y Suministros, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko eta berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean, bi kasuetan.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 10ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1307467