102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa. A/31/03019 NL/sr. espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Elgorriagako Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3108600B.

Helbidea: San Pedro kalea, 1, 31744 Elgorriaga (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Ezkurra-1/0100/170.

Eskatutako aldiuneko emaria, gehienez: 4,166 l/s

Tokia: 1. poligonoa, 497-492-496-489-574. eta 488. lurzatiak.

Udal mugapea eta probintzia: Elgorriaga (Nafarroa).

Xedea: 15.000 m² ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura motoponpa baten bidez hartuko da; inguruan dagoen 60 m³-ko biltegi bateraino bultzatuko du ura, eta hortik tantakako sistemaren bitartez ureztatuko dira Elgorriagako bainuetxeko belazeak eta zuhaitzak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Elgorriagako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2013ko maiatzaren 8an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1306754