102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03086 NL/br espedientea.
Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. I.F.Z. zenbakia: S 3100010B. Helbidea: Gonzalez Tablas, 9 - 31005 Iruña (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Bidasoa 1.0100.

Tokia: Meategiko presa.

Udal mugapea eta probintzia: Bera eta Lesaka (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak baimena eskatu du Bidasoa ibaian Meategiko presa (BI-19) eraisteko, Bera eta Lesakako udal mugapeetan (Nafarroa).

Lanak egiteko, ezkerraldetik eginen da sarrera ibaira, ur-agorrak paratuko dira ibilguan ura desbideratzeko, eta osorik eraitsiko dira presa eta arrainentzako eskala. Ondoren, ibilgua eta lanek ukitutako eremuak erregularizatu eginen dira, eta azken horiek landareztatuko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Berako udaletxean, Lesakako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2013ko maiatzaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1306639