102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: A/31/03030

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2013ko maiatzaren 2an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, Baleztena Santesteban Iciarri eta Leiza Miqueo Kepa Imanoli (Avícola Malda-Erreka), ur aprobetxamendua eman zaie, 0,068 l/s-koa, Agiñerreka errekatik ura hartzeko, Elgorriagako (Nafarroa) udal mugapean, abeltzaintzarako eta biosegurtasuneko etxola bat hornitzeko.

Oviedon, 2013ko maiatzaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Rodríguez González.

Iragarkiaren kodea: E1306545