102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

146/2013 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Zuñigako harresiak (Zuñiga, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena.

Espainiako gazteluak babesteko 1949ko apirilaren 22ko Dekretuaren bidez (Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak berretsia), Zuñigan (Nafarroa) diren harresiak interes kulturaleko ondasun deklaratu ziren.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak Zuñigako harresien babes eremua behin-behinekoz mugatzea proposatu du, jarraian zehazten den hitzez hitzeko deskripzioarekin eta ebazpen honen eranskineko planoan agertzen den mugaketa grafikoarekin bat, baita espedientearen tramitazioa hastea ere.

Zuñigako harresien babes eremuan honako hauek sartzen dira: Zuñigako 1. poligonoko 1., 2., 6., 7. (patioa), 9., 10., 11. (zati bat), 24. (zati bat), 25. (zati bat), 26., 29. (zati bat), 30., 31., 32., 43., 45., 46. (zati bat), 53. (zati bat), 54., 55., 56., 57., 58., 59., 60., 61., 62., 64., 66., 67., 84., 85., 89., 90., 91., 92., 93. (zati bat), 94., 97. eta 100. lurzatiak, bai eta Viviria kalea, Carrera kaleko 8 metroko zerrenda eta pilotalekuko plazako 10 metroko zerrenda ere.

Eremua mugatu da, batetik, monumentua zaintzeko eta, bestetik, bertatik ikusten den panoramika babesteko.

14/2005 Foru Legearen 35. artikuluan eta 19.1.f) artikuluan (azken lerroan) aurreikusitako ondorioetarako, zehazten da Zuñigako Udal Planeko determinazioek ezartzen dutela babes maila eremu horretan, eta, edozein kasutan, harresiaren gainean, haren aztarnaren gainean edo haren trazaduraren gainean esku sartzeko, beharrezkoa izanen da foru lege horren 36.1 artikuluan aurreikusitako baimena, 36.3 artikuluak ezarritakoarekin bat.

14/2005 Foru Legearen 19.1.d) artikuluarekin bat, aditzera emanen da espedientea irekitzearekin batera bertan behera utziko direla ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak, baita emanak daudenen ondorioak ere. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zuñigako harresiak (Zuñiga, Nafarroa) izeneko higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasun gisa babestu ahal izateko, ebazpen honen azalpen zatiko hitzez hitzeko deskripzioarekin eta ebazpen honi atxikitako dokumentazio grafikoarekin bat.

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, espedientean interesa duten guztiek aztertu eta egoki jotzen duten guztia alega dezaten.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Zuñigako Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.d artikuluan xedaturikoarekin bat, ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak eta emanak daudenen ondorioak bertan behera utzi behar direla. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 13an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ana Zabalegui Reclusa.

Eremuaren mugak

F1307189_0.pdf

Iragarkiaren kodea: F1307189