102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erref.: 2012-O-1463

María Carmen Samaniego Fernándezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: María Carmen Samaniego Fernández.

Xedea: ezponda egokitzea eta itxitura.

Ibilgua: Valdearas erreka.

Udalerria: Viana (Nafarroa).

Eskatutako jardueraren xedea da lanabesetarako etxola bat eraikitzea, 30 m²-koa, 30 m²-ko estalpe batekin, eta inguru guztia ixtea hormigoizko eta metalezko hesi batekin, 6. poligonoko 231. lurzatian, Valdearas errekaren ezkerraldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko maiatzaren 6an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1306845