102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-O-65

Juan Bautista Antimasberes Sánchezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan Bautista Antimasberes Sánchez.

Xedea: egurrezko bi etxola mugikor paratzea.

Ibilgua: Ugaraneko erreka.

Alderdia: Elaso.

Udalerria: Aritzu-Anue (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da bi etxola eraikitzea, 20 m² inguruko azalerakoa bakoitza, 12. poligonoko 176. lurzatian, Ezkatiko errekaren eskuineko aldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko apirilaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1306655