102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2004-P-54

Ebroko Ur Konfederazioak 2013ko apirilaren 2an emandako ebazpenaren bidez, Biotzariko Kontzejuari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Erromantzatuko udal mugapean (Nafarroa), Paletazo izeneko alderdian, 13. poligonoko 302. lurzatian, Zaraitzu ibaiaren ezkerraldean (901231205), ibilguen polizia-eremutik kanpo, dagoen zundaketa batetik ura ateratzeko, Biotzariko herrigunea hornitzeko (50 biztanleko populazio egonkorra eta 30 biztanleko urte-sasoiko populazioarekin) eta abeltzaintzarako (50 hegazti, behi-aziendako 150 abelburu eta ardi-aziendako 300 abelburu), udal mugape horretan berean. Urteko gehieneko bolumena 9.242,2 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua) 0,331 l/s-koa. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2013ko apirilaren 2an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1306653