102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri baimena ematen diona “La Serna-La Senda” izeneko aireko eta lur azpiko
66 kV-eko linea elektrikorako, Nafarroako eta Errioxako probintzietan, eta, zehazki, haren erabilera publikoa
deklaratzen duena

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan eta Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloan espedienteak ireki dira, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k, helbidea Logroñon (Errioxa), Laguardiako errepidea, 91-93, duenak, aipatutako instalaziorako administrazio baimena eta, zehazki, erabilera publikoaren deklarazioa eta proiektuaren onespena eskatu baititu.

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren eskaera hori jendaurrean jarri da, Energia garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Partikular batzuek eta Áridos Gamen, S.L. enpresak alegazioak aurkeztu zituzten, eta Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k zegokien erantzuna eman zien.

Tuterako Udalari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Aldeko txostena jaso da, eta horren berri ematen zaio eskatzaileari; horrek txostenarekin ados dagoela adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Castejongo Udalari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Txosten bat jaso ondoren, ondorioztatzen da ez dela proiektuaren kontrakoa; bertan proposatzen da linearen trazadura aldatzea edo tarte bat lur azpitik eramatea, Castejongo udal planaren S-103 lurzoru urbanizagarriaren sektorearen garapenari ez eragiteko xedeaz. Txosten hori eskatzaileari igorri zaio, eta hark erantzun egin die udalaren alegazioei, baita adierazi ere ezinezkoa dela linea lur azpitik ematea indarreko legeei jarraikiz. Erakundeari igorri zaio txostena, ados zegoen edo eragozpenak zituen adieraz dezan, eta inolako erantzunik jaso ez denez erregelamenduzko epean, ulertzen da ados dagoela, aipatutako abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horren 127.4 artikuluan xedatutakoaz baliatuz.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Berriz igorri ondoren, txosten bat jaso da, proiektuaren kontrako jarrerarik jasotzen ez duena, baina bai baldintza batzuk ezarri; eskatzaileari igorri zaio txosten hori, eta hark bere adostasuna adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Berriz igorri ondoren, txosten bat jaso da, proiektuaren kontrako jarrerarik jasotzen ez duena, baina bai baldintza batzuk ezarri; eskatzaileari igorri zaio txosten hori, eta hark bere adostasuna adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Red Eléctrica de España, S.A.U.ri proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Bere erantzunean erakunde horrek adierazi du informazio gehiago behar duela gurutzaketak erregelamenduekin bat ote datozen egiaztatzeko. Informazio hori jaso ondoren, Red Eléctrica de España, S.A.U.k txosten bat egin du, proiektuaren kontrako jarrerarik adierazten ez duena; bertan dio gurutzaketak erregelamenduekin bat datozela eta baldintza batzuk ezartzen ditu.

Gas Natural Distribución SDG, S.A.ari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Txosten bat jaso da, proiektuaren kontrako jarrerarik jasotzen ez duena, baina bai baldintza tekniko batzuk ezarri; eskatzaileari igorri zaio txosten hori, eta hark bere adostasuna adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Eólica Caparroso, S.L.ri proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Berriz igorri ondoren, txosten bat jaso da; bertan enpresak adierazten du proiektu honen xede den linearekin ados dagoela, betiere baldintza tekniko batzuk betetzen badira; eskatzaileari igorri zaio txosten hori, eta hark bere adostasuna adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Alfaroko Udalari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, udal horrek bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Aldeko txostena jaso da, eta horren berri ematen zaio eskatzaileari; horrek txostenarekin ados dagoela adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Estatuko Errepideen Errioxako Barrutiari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Txosten bat jaso da, proiektuaren kontrako jarrerarik adierazten ez duena, baita esan ere ez dela beharrezkoa baldintzak jartzerik, aski baita aplikatzekoa den araudia betetzea. Txosten horren berri ematen zaio eskatzaileari; horrek txostenarekin ados dagoela adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) erakundeari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Txosten bat jaso da, eta ulertzen da ez dagoela proiektuaren kontra, baina zenbait baldintza jartzen ditu. Txosten horren berri ematen zaio eskatzaileari; horrek txostenarekin ados dagoela adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Errioxako Gobernuko Turismo, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natur Ingurunearen Zuzendaritza Nagusiari proiektuaren separata igorri zaio, eta eskatu adieraz dezala proiektatutako instalazioarekin ados edo haren kontra dagoen, edo eragozpenak dituen, bere kargura dituen ondasun edo eskubideei dagokienez, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretu horretan ezarritakoarekin bat. Aldeko txostena jaso da, eta horren berri ematen zaio eskatzaileari; horrek txostenarekin ados dagoela adierazi du, gai horretan indarra duten erregelamenduetan xedatutakoari lotuz.

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak eta Gobernuaren Errioxako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloak aldeko txostenak eman dituzte.

Energiaren Batzorde Nazionalaren Administrazio Kontseiluak 2011ko azaroaren 24an egindako bilkuran aldeko txostena eman zuen.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritako arauzko tramiteak bete direlakoan.

Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusi honek ebatzi du:

EBATZI DU:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri baimena ematea “La Senda-La Serna” izeneko 66 kV-eko linea elektrikorako, Nafarroako eta Errioxako probintzietan. Hona linea horren ezaugarri orokorrak:

1. tartea: lur azpiko linea, zirkuitu laukoitza, 66 kV-ekoa.

–Eroaleak: HEPRZ-1 3*630 36/66 KV Al.

–Sekzioa: 630 mm²

–Luzera oin-planoan: 890 m.

–Ukitutako udalerria: Tutera (Nafarroa).

2. tartea: aireko linea, zirkuitu laukoitza, 66 kV-ekoa.

–Eroaleak: 242-AL 1/ 39-ST1A (lehengo LA-280)

–Euskarriak: dorre metalikoak, 12E motakoak.

–Isolamenduak: konpositezko kateak, U70AB66P motakoak.

–Luzera oin-planoan: 2.121 m.

–Ukitutako udalerria: Tutera (Nafarroa).

3. tartea: aireko linea, zirkuitu bikoitza, 66 kV-ekoa.

–Eroaleak: 242-AL 1/ 39-ST1A (lehengo LA-280)

–Euskarriak: dorre metalikoak, 1 eta 2 seriekoak.

–Isolamenduak: konpositezko kateak, U70AB66P motakoak.

–Luzera oin-planoan: 3.993 m.

–Ukitutako udal mugapeak: Tutera eta Castejon (Nafarroa) eta Alfaro (Errioxa).

4. tartea: aireko linea, zirkuitu bikoitza, 66 kV-ekoa.

–Eroaleak: 152-AL 1/ 25-ST1A (lehengo LA-280)

–Euskarriak: dorre metalikoak, 1 eta 2 seriekoak.

–Isolamenduak: konpositezko kateak, U70AB66P motakoak.

–Luzera oin-planoan: 1.971 m.

–Ukitutako udalerria: Alfaro (Errioxa).

5. tartea: lur azpiko linea, zirkuitu bikoitza, 66 kV-ekoa.

–Eroaleak: HEPRZ-1 3*300 36/66 KV Al.

–Sekzioa: 300 mm²

–Luzera oin-planoan: 370 m.

–Ukitutako udalerria: Alfaro (Errioxa).

Linea berri honen helburua da energia elektrikoa ematea Alfaroko udal mugapean egiten ari den “La Senda” industrialdeari, Errioxako Autonomia Erkidegoan.

Baimen hau ematen bada ere, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari dagozkien eta beharrezkoak diren kontzesio eta baimenak beharko dira, bai eta aplikatzekoak diren xedapenek eragindako beste guztiak ere.

2. Zehazki, baimendutako instalazioaren erabilera publikoa deklaratzea, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako.

Energiaren arloko estatu-idazkariak 2011ko urriaren 31n emandako Ebazpenaren bidez, Energia Politikako eta Meatzaritzako Zuzendaritza Nagusiaren titularrari dagozkion eginkizunak, titularrik ez dagoen bitartean, aldi baterako beteko dituzten organoetako titularrak izendatu ditu. Ebazpen horren arabera, kasuan kasuko eginkizunak bereizirik beteko dira eskumenek hartzen dituzten jarduera-sektoreetako bakoitzean, halako moduan non sektore elektrikoaren eremuan Energia Elektrikoaren Zuzendariordetza Nagusiaren titularrak beteko baititu.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Energiaren Estatu-idazkariari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat.

Madrilen, 2011ko abenduaren 2an.–Energia Politikako eta Meatzaritzako zuzendari nagusia, eskuordeturik, Energia Elektrikoaren zuzendariorde nagusia, Jaime Suárez Pérez-Lucas (Energiaren estatu-idazkariaren ebazpena, 2011ko urriaren 31koa).

Iragarkiaren kodea: E1306675