102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Datu pertsonalen fitxategiak arautzea

Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2013ko apirilaren 29an emandako ebazpenaren bidez, Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta kendu dira.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:

Lehenbizikoa.–Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko fitxategiak ebazpen honen eranskinetakoak dira.

Bigarrena.–Ebazpen honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Ebazpen honen eranskinetako fitxategiak arautuko dira bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez, eta betiere aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean egonen dira.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da ebazpen hau Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Ebazpen honek Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Irurtzunen, 2013ko apirilaren 29an.–Mankomunitateko burua, José Javier Sarasola Gorriti.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Espedienteen fitxategia

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: espedienteen fitxategia.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: espedienteen fitxategiak biltzen ditu oinarrizko gizarte zerbitzuak ongi gauzatzeko beharrezkoak diren datuak (Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak eskatzen dituenak). Zehazki:

a.–Harrera eta orientabideko programa.

b.–Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko programa.

c.–Oinarrizko osasun laguntzako gizarteratze programa.

d.–Oinarrizko osasun laguntzako haur eta familientzako laguntza programa.

e.–Droga-mendekotasunerako eta osasunaren kontrolerako programa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: pertsona fisikoak, programen xede diren herritarrak eta Mankomunitatearen gizarte zerbitzuak (herritarrak eta bizilagunak, eskatzaileak).

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: datuen bilketa pertsonalki eginen da interesdunarekin, Mankomunitatearen bulegoetan eta/edo zentroetan elkarrizketa eginez.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

Babes berezia duten beste datu batzuk: arraza edo jatorri etnikoa, osasuna (ukituaren adostasun espresarekin bilduak).

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (Egoera zibilaren gaineko datuak - Familiaren datuak - Sorteguna - Sorlekua - Adina - Sexua - Nazionalitatea - Ama hizkuntza).

–Inguruabar sozialei buruzko datuak (Bizitegiaren, etxebizitzaren ezaugarriak - Jabetzak, ondasunak).

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak - Ikasle historia - Lanbide esperientzia - Lanbide elkargo edo elkarteetakoa izatea).

–Enpleguko xehetasunei buruzko datuak (Lanpostuak - Nominako datu ez ekonomikoak - Langilearen historia).

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruenak (Diru-sarrerak, errentak - Inbertsioak, ondareko ondasunak - Kredituak, maileguak, abalak - Bankuetako datuak - Pentsio eta erretiro planak - Nominako datu ekonomikoak - Zerga kenkarien eta zergen gaineko datuak - Aseguruak - Hipotekak - Sorospenak, irabaziak - Kredituen historia - Kreditu txartelak).

–Transakzioen gaineko datuak (ukituak hartutako ondasun eta zerbitzuak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Nafarroako Gobernuko Gizarte Politikako Zuzendaritza Nagusia (eskumen berberei edo material berei buruzkoak, beste administrazio publiko batzuek gauzatuak) (autonomia erkidegoko beste organo batzuk).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

Foruen Plaza, z.g., 31860 Irurtzun (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: maila altua.

Fitxategia: Giza baliabideen fitxategia

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: giza baliabideen fitxategia.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Zerbitzuen Mankomunitateko langileen eta laguntzaileen administrazio eta lan kudeaketa zuzena egiteko behar diren datuak (Giza baliabideak [Langileen kudeaketa - Nominaren kudeaketa - Laneko arriskuei aurrea hartzea]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: erakundean destinatuta dauden funtzionarioak eta lan-kontratudunak (enplegatuak).

b.2) Etorkia:

Unitateko langileei buruzko datuak baliabide informatikoen bidez transmititzea; jatorria Administrazio Publikoen Ministerioko Langileen Erregistro Zentralean eta funtzionarioek edo lan-kontratudunek (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak, administrazio publikoek) betetako inprimakietan.

Biltzeko prozedura: transmisio elektronikoa.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, giz. seg./mutualitate zenbakia, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

Babes berezia duten datuak: sindikatuko afiliazioa.

Babes berezia duten beste datu batzuk: osasuna (haren trataera baimentzen duen araua: osasunari buruzko datuak [desgaitasun mailari buruzkoak soilik edo ukituaren desgaitasun edo elbarritasun aitorpen hutsa]).

Bestelako kategoria pertsonalak:

–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (Egoera zibilaren gaineko datuak - Familiaren datuak - Sorteguna - Sorlekua - Adina - Sexua - Nazionalitatea - Ama hizkuntza).

–Inguruabar sozialei buruzko datuak (lizentziak, baimenak).

–Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (Prestakuntza, titulazioak - Lan esperientzia).

–Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (Kidegoa/Eskala - Kategoria/Gradua - Lanpostuak - Nominako datu ez ekonomikoak - Langilearen historia).

–Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak - Nominako datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Langileen erregistro zentralari, Funtzio Publikoa Berritzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Laneko arriskuen arloko kudeaketa esleitua duen entitateari, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak xedatzen duenaren arabera.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari eta funtzionarioen mutualitateei.

Estatuko Administrazio Orokorreko pentsio plana kudeatzen eta gordetzen duten entitateei, Estatuko 2004. urterako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 30eko 61/2003 Legearen 19. artikuluan eta Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen testu bateginean (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretua) ezarritakoarekin bat.

Administrazio Publikoaren Ministerioko Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalari eta enplegatu publikoentzako prestakuntza jarduerak antolatzen dituzten beste erakunde publiko batzuei (interesdunaren adostasunarekin). (Tratamenduak harreman juridiko baten onarpen aske eta bidezkoari erantzuten dio, horren garapen, betetze eta kontrolak berarekin dakarrenean, ezinbestez, hirugarrenei datuen berri ematea). (Gizarte Segurantza, Ogasun Publikoa eta Zerga Administrazioa, autonomia erkidegoko beste organo batzuk, Toki Administrazioko beste organo batzuk, banketxeak, aurrezki kutxak eta rural kutxak).

Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 9ko 40/1998 Legearen arabera.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, diru-bilketaren ondorioetarako.

Mufaceri.

Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiari, Estatuko klase pasiboen legearen testu bategina onesten duen apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera.

Banketxeei eta aurrezki kutxei, hartzeko likidoak ordaintzeko beharrezkoak diren datuak.

Funtzionarioen mutualitateei eta umezurtzen elkargoei, funtzionarioek horietan beren borondatez kotizatzen dutenean (tratamenduak harreman juridiko baten onarpen aske eta bidezkoari erantzuten dio, horren garapen, betetze eta kontrolak berarekin dakarrenean, ezinbestez, hirugarrenei datuen berri ematea), (Gizarte Segurantza, Ogasun Publikoa eta Zerga Administrazioa, autonomia erkidegoko beste organo batzuk, Toki Administrazioko beste organo batzuk, banketxeak, aurrezki kutxak eta rural kutxak).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Foruen Plaza, 31860, Irurtzun (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: erdi maila.

Fitxategia: hornitzaileen fitxategia

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: hornitzaileen fitxategia.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: fitxategia, Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen hornitzaileen kudeaketa administratiboa, merkataritzakoa eta kontabilitatekoa ongi egiteko beharrezkoak diren datuak biltzen dituena. (Ogasuna eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioa [Kudeaketa ekonomikoa eta kontabilitatekoa]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: erakunde publikoaren hornitzaileak (hornitzaileak).

b.2) Etorkia:

Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda).

Biltzeko prozedura: Mankomunitatearen hornitzaileen datuak zerbitzuak emateko kontratuen esparruan edo kasu bakoitzean ezarritako harreman juridikoaren esparruan biltzen dira.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa.

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Foruen Plaza, 31860, Irurtzun (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Iragarkiaren kodea: L1306548