102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

9. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 09/2013 espedientea. Kreditu berezi bat eta diru-sarreren bidezko kreditu bat da.

Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2013ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iragan eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

09/2013 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

“Kreditu bereziaren eta diru-sarreren bidezko kredituen espedientea, Kirol Hiriko udako igerilekuetako lanen ondoriozko gastuak berdintzeko” (09/2013 espedientea). 287.000 euro heldu da.

Kreditu bereziaren eta diru-sarreren bidezko kredituen espedientea.

1. Gastu goitituak:

0.4521.6.–Igerileku berriak egitea: 287.000 euro.

Kreditu bereziaren espedientearen finantzabidea.

2. Diru-sarrerak:

0.9.–Hartu beharreko mailegua: 137.000 euro.

Diru-sarrera bidezko kredituen espedientearen finantzabidea.

3. Diru-sarrerak:

0.7.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, Kirol Hirirako: 150.000 euro

Finantzabidea, guztira: 287.000 euro

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2013ko maiatzaren 7an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1306732