102. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

Gobernu Batzarrak, 2013ko apirilaren 18ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“1.–Javier Lapedriza Esplandiúk eta Susana Abad Lópezek aurkeztutako alegazioak ebaztea. Horien sarrera erregistroa da 515/13, apirilaren 4koa, eta postako aurkezpen data, berriz, 13-04-11. Ezetsi dira, arrazoi honengatik:

–Alegazio idatzian aipatzen diren kontu batzuk ez dira erabaki honen xede den estatu proiektuaren gainekoak.

–Udal Plan Orokorrean erreferentziarako esparrurako ezarritako jarduketa sistema konpentsazioa da.

–Udal Plan Orokorreko S-5 sektoreko UT 2.2 unitate tipologiaren %35 (%65,93) baino gehiago ordezkatzen duten jabeek sustatu dute estatutuen tramitazioa, gai honen gainean indarra duen araudiari jarraikiz.

–Estatutuen proiektuak betetzen ditu gai honen gainean indarra duen araudiak aipatzen dituen baldintzak.

2.–Behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko S-5 sektoreko UT 2.2 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua, José Luis Sáenz Romerok eta exekuzio unitatearen azaleraren %35 baino gehiago ordezkatzen duten gainerako jabeek sustatua eta aurkeztua. Ohartarazten da hartan konpentsazio proiektuari buruz agertzen diren aipamen guztiak birzatiketa proiektuari buruzkoak direla ulertu behar dela.

3.–Emilio Cigudosa García alkatea Udalaren ordezkari izendatzea Batzordeko zuzendaritza organoan.

4.–Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukitutako jabe guztiei eta hiru hilabeteko gehieneko epea ematea Konpentsazio Batzordea era dezaten, horretarako eskritura publikoa eginez. Bertan, gutxienez ere, ondokoak jasoko dira:

a) Jabeen zerrenda, eta hala behar badu, enpresa urbanizatzaileena.

b) Finken titularrak baitira, haien zerrenda.

c) Zuzendaritza organoan karguak betetzeko izendatu diren pertsona fisikoak.

d) Eratzeko erabakia.

5.–Interesdunei ohartaraztea Gobernu Batzorde honi igorri behar diotela eratzeko eskrituraren eta atxikipenen kopia baimendua.

6.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2013ko apirilaren 29an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1306377